Bertsos - View details   To know more about this section

2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-07-24 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Serio jardutea nahi dut, ahal baldin baduzue behintzat. Irudikatu behar duzue gaur dela azken aldia elkarrekin kantatuko duzuena.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Tokatu zaigu hainbat urtean
elkarrekin kantatzea
tokatu zaigu hainbat urtean
biok elkar tentatzea
gaur da azkena gerta daiteke
ustegabeko trantzea:
hainbat urtean sobre ustea
gero faltan botatzea.

A.M. Peñagarikano:
Urte askotan zu izan zaitut
bidelagun eta poza
zein ederra zen aldamenean
Sebastianen ahotsa
berdingabeko bere erasoa
ta bere kolpe zorrotza!
Azken aldia gaur baldin bada
lehertu behar zait bihotza.

S.Lizaso:
Elkar laguntza izana degu
iraupenaren zutabe
tarteka zakar jardunak gera
eta tarteka xuabe.
Ni banijoa, zu jarraitzeko
itxaropenez ez zaude
itsua ez baita zuzen ibiltzen
itsuaurrekorik gabe.

A.M. Peñagarikano:
Zuretzat igual ez da izango
inon itsuaurrekorik.
Lizasongandik apartatzeko
ez det batere gogorik.
Gerora ere nik esango det
legortu ezinik malkorik:
bertsolaririk bat'e ez da izan
Lizaso bezelakorik.

S.Lizaso:
Bion artean pasa ditugu
bajina bat plaza klase
bertsolaritzai eman diogu
irauteko zenbait haize.
Azken bertsoak ni Peña hemen
gehiegi gaur ez nau ase
azken saioa ere gezurretan
lehengo denak bezelaxe.

A.M. Peñagarikano:
"Hi hasi hadi" esaten nion
ta egiten zidan kaso
ta orain berriz beste gazteei
eman behar zaie paso:
Maialen oso-oso ona da
Sustrai ere ona oso
bai baina nere bihotz barnean
beti egongo da Lizaso.