Bertsos - View details   To know more about this section

2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia
Conductor
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Venezuelako bi ume zarete. Momentu honetan, Amets adoptatu egin dute Europa aldera ekartzeko asmoz, eta Aitor, berriz, hantxe bertan geratzen da. Zuen agurra bertsotan.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarriegi:
Gaurko albistea ez da
oso pozgarria,
utzi behar baituzu
betiko herria,
baina mantendu nahi dut
nik nere irria;
desio bat zuretzat
ikaragarria:
ondo hastea zure
bizitza berria.

A. Arzallus:
Zergaitik behar naute
haraino igorri?
Agurrik egiten gaur
ez utzi inorri.
Malkoen iturria
zerade zerorri,
begiak bustita ta
bi maisailak gorri;
zergaitik ez duzu nahi
nerekin etorri?

Sarriegi:
Zure herritik zoaz
ilusio gabe,
gu biok banatzea
ez ote da grabe
utziz herria eta
horrenbeste jende?
Baina mundu honetan
legea da lege,
ezin naiteke joan
nahi izanda ere!

A. Arzallus:
Zu gaizki zabiltzala
nago igarrita,
hain triste hemen nere
ondoan jarrita.
Behartsuena ez da
destinu polita,
baina etorri zintezke
kateak hautsita,
zorigaizto guztiak
atzean utzita.

Sarriegi:
Biok gera lagunak,
biok gera gazte,
baina ametsak beti
bete ez litezke.
Orain bazoaz eta
aurkitzen naiz triste;
azken agurren nator
gauza baten eske:
oroitu nazazula
nik zu bezainbeste.

A. Arzallus:
Gure oroimena beraz
luzatu dadila,
nahiz gizartea ez den
horretan abila.
Europan omen dago
hantxe diru pila
eta ondo koxkortzen
denean mutila,
berriz itzuliko naiz
lagunaren bila.