Bertsos - View details   To know more about this section

2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Conductor
Gezuraga, Patxi
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Frantzian bost urte preso daramatzan Monika larrabetzuarra laster Espainiako poliziaren esku geratzeko arriskuan dago. Zuek bi polizia izango zarete. Jon frantsesa, jendarmea; eta Igor Intxaurrondoko goardia zibila. Irungo mugan elkartu zarete, eta polizia frantziarrak furgonetan neska gazte bat dakar polizia espainiarraren esku uzteko.

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Merkantzia bat mugitzen degu
gainera oso merkea,
gure herriak zuen herriai
eman ohi dion dotea;
ehungarrena izango da hau,
komeni da esatea;
itxaron zazu pixka batean
hortxe daukat "paketea".

I. Elortza:
Gaurko erara mugan lehenago
hartuak dodaz hiru-lau;
itxura danez oin urte asko
hasi zanak hortxe dirau,
eta Españak bere lagun zein
dan gogoan eukiten dau,
gure jefeek zuen jefeei
ordainduko dautsie hau.

Maia:
Eta horrela berotzen degu
herri honen lapikoa,
kartzeletako negozioa
dugu oso begikoa;
gure arteko harremana ere
aspaldi ondo dijoa,
legeztatua dagoenetik
gizakien trafikoa.

I. Elortza:
Giza-trafiko hori egitea
aspaldi zan erabaki,
baina niretzat ez da nahikoa
kartzela emotea bati;
adibidetzat Geresta zana,
zeinek hil eban nork daki?
Tartean behinka pasa'idazu bat
baina estraofizialki.

Maia:
Estraofizialki lehendikan ere
pasatzen ditugu ia;
gure artean gorde behar da
biok dakigun egia.
Guk presoren bat pasatzen degu,
hartu diogu neurria
eta Españak erosten digu
behi eroen haragia.

I. Elortza:
Dena batera joan daiteke
haragia ta kartzela,
gerra honetan laguna hau da
tokatzen zaigun papela.
Ez dakit baina ikusten zaitut
desanimatu bezela,
seguru nago hauts zuri honek
animatu zaitzakela.

Maia:
Berandu samar egin da jada,
hau konpromizu galanta!
Atzean dago Monika hori,
begiratu bere planta;
tori zuentzat eta guk behintzat
egin behar degu hanka;
kontuz bisitan doazenekin
builoso batzuk dira-ta!