Bertsos - View details   To know more about this section

2000-06-17 Oiartzun [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-06-17 Oiartzun
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaia biontzat da, baina, Maialen, zurekin hasiko naiz. Bi elkarrizketa izan dituzu Hitzetik Hortzeran azkenaldian, eta batean esaten zenuen gai topiko ugari dagoela eta zuek bertsolariok ere topikoa erabiltzen zenutela bertsotan; bigarrenean sexismo asko dagoela bertsotan. Gaur, gai topiko eta sexista bat jarriko dizuet eta zuen esku beste modu batera tratatzea gai hori. Senar-emazteak zarete, sei bat urte daramazue elkarrekin, sexu harreman onak izan dituzue orain arte, baina Igorrek ez du funtzionatzen. Gaur, Viagra bote batekin heldu da etxera.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-06-17 Oiartzun [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Behin ezkondu ginela
joan da denbora (bis)
ta ohean galdua
aspaldi ganora;
orain Viagrarekin
egin nahi aproba,
ia "jaisten ez dana"
altxatzen dan gora,
baina zure laguntza
ere beharko da. (bis)

Lujanbio:
Viagra lagun ona
ez da ba hain zuzen, (bis)
dopinga erabiltzea
beti da errezen;
hanka tartea beti...
derrigorra al zen?
Jolas berri batzuek
probatzera goazen:
eskuekin bakarrik
jolastu gaitezen. (bis)

I. Elortza:
Behingoz gora heltzea
dugula helburu, (bis)
aspaldiko partez gu
berriz buruz buru;
Viagrak efektoa
ia pasatu du...
eskuekin soil hortan
ez nago seguru,
txalopin txalo soilik
egin behar al dugu? (bis)

Lujanbio:
Txalopin txalorekin
bakarrik dago jai, (bis)
baina mingain bat dezu
desio gaiztoz blai;
hanka tarteai beira
beti, ta ni're bai;
gorputz oso bat dago,
aztertu nolanahi,
terreno berri pila
esploratzeko zai. (bis)

I. Elortza:
Lehen matxistaegia
nintzen nire plastan, (bis)
baina egon nahi nuke
orain arrakastan;
noski aldagarria
naiz ni nire kastan,
erremedioa nola
gogortasuna ez dan,
sensiblidade haundiz
egidazu laztan. (bis)

Lujanbio:
Entzuten dizut eta
eiten dizut kasu, (bis)
baina erdi parrezka
neri amenazu.
Esan dedan bidea
txarra al da, aizu?
Laztan eskean orain
baldin bazaude zu,
ez dezu gozatuko
siniste'z badezu. (bis)

I. Elortza:
Sinismena badaukat,
begira, begira! (bis)
berreskuratu nahirik
orduko dizdira;
zuk egidazu laztan,
bultza eta tira
ta ea iristen garen,
gu horrela di-da,
hamarreko txikitik
hamarreko haundira! (bis)

Lujanbio:
Hamarreko haundian
plazerrez beteta, (bis)
azkenik eingo dugu
gure jostaketa;
baina viagra potea
ez utzi gordeta,
ohe ondoan jarri
ta beira tarteka,
horrek kriston morboa
ematen du-eta! (bis)