Bertsos - View details To know more about this section
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1. Egoera: Biluzik zaudete
Doinua: Aita asmo hartu det
A. Arzallus:
Hemengo haize freskoa...
ze giro epela
nere jantzi guztiak
ondoan daudela!
Baina markarik ez dut
Ekaitzek bezela,*
garbi esan dezaket
libre nagoela. (bis)
Doinua: Bautista Basterretxe
F. Paia:
Ni libre ez nago ta
badut tristezia,
euskal preso bat naiz ni, (bis)
hau injustizia!
Gorputza orain daukat
guztiz biluzia,
baina kontzientzia dut (bis)
ederto jantzia. (bis)
2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete.
Doinua: Bautista Bazterretxe
F. Paia:
Maitasuna ederto
sustraitu nuen nik,
nire herriko kaletan (bis)
txiki-txikitatik;
nahiz ta nire ondoan
ez egon neskarik,
preso sartu ninduten (bis)
maitasunagatik. (bis)
Doinua: Aita asmo hartu det
A. Arzallus:
Maitemindurik nago,
erranen dut zeren:
animali politak
ainitz dira hemen;
eguzki ta lainoak
denak oso lerden,
mundu natural hau
ai, zer polita den!
3. Egoera: Loak hartzear zaudete
Doinua: Aita asmo hartu det
A. Arzallus:
Nere egoera hau
ez da ez makala,
logurea begitan
nabari dudala.
Amets goxotan sartu
nahi dut berehala
ta gero hegan egin
txoriek bezala. (bis)
Doinua: Bautista Basterretxe
F. Paia:
Niri askatasuna
kendu zidatenez,
lo eitean bakarrik (bis)
egiten dut ihes;
izara artean sartu
ta egin nahi dut amets
nik lo hartzen dudala (bis)
baina herriak ez. (bis)