Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-03-24 Ermua Jaialdia
Conductor
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jakingo dozue duela zenbait aste bikote bat ur azpian ezkondu zala, eta hemen dogu bikotea. Ze moduz doakizue?

Description

Melody
Uso xuria errazu A
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estiballes:
Ezkondu nahi gendun egin,
pentsatzen genduen berdin. (bis)
Aquariumean benetan ondo
han dauden tiburoiekin,
ta oin ohartu naiz ni ere ezkondu
naizela beste batekin. (bis)

A. Agirre:
Beraz tiburoien pare,
motea jarri debalde.(bis)
Hala uste nuen baina ez naiz egin
zoriontasunan jabe,
gizon honekin itota nabil
uretatik kanpora're! (bis)

Estiballes:
Atakea lehen hitza,
eta gainera bortitza. (bis)
Purgatorioa bezain txarra da
honekin dudan bizitza,
nahiago nuen ezkondu aurretik
optikara juan banintza! (bis)

A. Agirre:
Zertan zabiltz ahobero,
sortuz hamaika endredo? (bis)
Tiburoiaren antza ez dedanik
nola ez nuen espero,
ni ere txukun ibil naiteke
domestikatu ezkero. (bis)

Estiballes:
Ezkondu ginen bezala
berriz joango gara hala, (bis)
ta tiburoien piszinatxora
botako dut berehala.
Han epailerik ez da beharko,
dibortzio naturala. (bis)

A. Agirre:
Gizonak a ze azala!
kantatu duen bezala: (bis)
"Bertara bota ta izango da
dibortzio naturala";
zuk ezin nauzu sekula jan ta
tiburoiak jan nazala! (bis)

Estiballes:
Ezin dut jan, ezin uka,
eta hau gure burruka! (bis)
Halan da ere esanarekin
zu zabiltza erratuta.
Zer jan nahikoa baduzu baina
nahiko gaizki prestatuta. (bis)

A. Agirre:
Beraz egin zazu barau,
nola egun ta nola gau. (bis)
Ohe kontuan jolas garaian
ezin bete hainbat arau.
Nere goxoa ez du estimatzen...
gatzik gabeko ume hau! (bis)

Estiballes:
Beti dabil hitza hartzen,
sekula ez da aldatzen. (bis)
Ermuan ere ikusi dute
zeinen gaizki bizi garen;
diskusioan hasi ezkero
sekula ez dugu bukatzen. (bis)