Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-11-10 Donostia Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun...

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Juan dan urteko uztailean zen
azkenengo egunean,
behingoan fallo egin nuena
nere mendi jardunean.
Konturatu naiz izanagatik
xumea oso xumean,
sarturik nago bene-benetan
euskaldun askon gunean,
bihotz mordo bat puskatu baitzen
ni eten nintzen unean. (bis)

A. Arzallus:
Nahiz orain dela mende laurden bat
hain justu Xalbador hil zen,
ahoko soka ez da sekula
pertsonarekin amiltzen.
Gaurko gazteak ikusten ditut
eta ez dira umiltzen,
Amets ta Sustrai ta beste hainbat
baitira kantuz ibiltzen.
Nik ere kantuz segituko dut
ez bazarete isiltzen. (bis)

Mendiluze:
Jakinekoa da soka batek
badu hainbat erabilpen:
nere kasuan aritzen dira
tira eta eragiten.
Baina askotan federakuntzek
ez dakit hori dakiten.
Zergatik ezin ote ninteke
luze sartu, luze irten?
Zergatik jardun behar dute beti
korapiloak egiten. (bis)

Egaña:
Gashenbrum IIan aurkitzen naiz ni
Pakistan dut parez pare.
Horko herritan hainbeste gizon
eta emakume bare...
Euskal Herritik laguntzen hasi
nahi luketenak xuabe.
Egun batean puskatu nintzan
eta ordutik halare
loturaren bat egin dezaket
korapilorikan gabe. (bis)

A. Arzallus:
Ni naizen soka ibiltzen baita
sentimentuez jantzita,
gaurko gazteak ez al dabiltza
horretatikan ahantzita?
Bertso afarian ikusi ditut
eta pentsatzen hasita:
zuen mingainek dantzatzen dute
patxaranari segika
eta ni berriz mintzatzen nintzen
odolarekin bustita. (bis)

Mendiluze:
Nik pentsatzen det ez ote duten
batzuk ahoa itxiko,
ez ote diren zertzuk zeraten
ulertzera iritsiko.
Bueno berdin du beren indarrak
dira denbora gutxiko.
Nahiz eta zuei zuek izaten
ez dizueten utziko,
zuen aldera tiratzen segi,
ni ez naiz deman hautsiko. (bis)