Bertsos - View details   To know more about this section

2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ardo on eta preziatuz betetako ardo botila bat haiz hi. Urte askotan hor eduki haute sotoan, eta gaur zabaldu haute.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etzanda bapo egon ondoren
berrogei urten barrena
orain zutikan ibili naute
bukatu zait atsedena
ospakizun bat dala medio
horra misterio dena
ni izandu naiz nagusiaren
ardorikan onduena
aita egin zen egunean'e
iriki ez ninduena. (bis)

Realak liga irabazi zun
ta bazan nahiko aitzaki
Laiseka tourren gailendu zan ta
izan zun duda galanki
gerora berriz izan zituen
bi-hiru biloba txiki
eta barruan eduki arren
hainbat duda ta irriki
nagusi jaunak ezergatikan
ez nau gaur arte iriki. (bis)

Nagusi jauna alargundu zen
hala ere ni sabaian
gaur rubia bat ekarri ez du ba
ilusioen usaian!
Eta huraxe konkistatzeko
"pufa" ireki nau mahaian
ni maitasunez bete ninduten
bete ninduten garaian
ta orain berriz hustuko naute
maitasuna lortu nahian. (bis)