Bertsos - View details   To know more about this section

2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek hirurok Zumarragan atxilotuak suertatu ziren hiru gazte zarete. Azkenaldian ohitura bihurtu den modura, zuekin ere berdin gertatu da: aste honetan bertan, Garzon epailearen galdeketa erantzun eta gero, libre geratu zarete inongo kargurik gabe.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Goizeko hiru t'erdiak ziren
Urretxun negua hotza.
Askatasunerako bidea
gaur gertatu zaigu motza.
Ezin hitz egin, burua makur
poliziaren morrontza...
Jotzen gintuzten artean soilik
entzun da gure ahotsa.

Egaña:
Nik ahotsikan ez nun atera
baizikan marrua fuerte
zelda bateko horma gris haiek
odol txiprixtinez bete.
Orain kalean egonagatik
kalte bat badegu guk'e:
orain herriko haundi-maundiek
gaizki begiratzen dute.

Mendiluze:
Garzonek berak atxilotzeko
zerbaitegatik agindu.
Hara eraman ta ezin askatu
beti gabiltza berdin gu.
Astebetean irtenagatik
barrua betiko mindu...
Bildurra sartu nahi zigun eta
neurekin lortu egin du.

Lujanbio:
Egun ta gauez kalabozoan
gure barruak ozpintzen
egondu gera. Hola errexa da
lur pareraino berdintzen.
"Irtengo zera" pentsatzen nuen
zerbait sinistu premi zen
baina halere ziur ez nekin
zutik irtengo al nintzen.

Egaña:
Egun ta gauak ezin berezi
ez ilundu, ez argitu...
Kalabozoko pasada ondoren
ia neu ezin mugitu.
Galdera bat dut ta erantzunik
ezin dezaket aurkitu:
Justiziaren hanka-sartzeak
nork ordaindu behar ditu?

Mendiluze:
Lehendabiziko banaka sartu
ziegarik ilunenean.
Gero etorri eta saiatu
borreroaren lanean...
eta nahiz eta denek aldegin
egurtu ondorenean
bildur gehiena sentitzen nuen
bakarrik nengoenean.

Lujanbio:
Ai Entzutegi Nazionaleko
ziega beltzaren umela!
Ia ze egun zan ere ez nekin!
goizak bazijoazela....
Orain badakit nere azaleko
kolpeak joango direla
baina sekulan ez zait juango
bihotz barruko ubela.

Egaña:
Berriz kalean egonagatik
orain ez gaude lehenean:
zeharkakoak beiratu asko
kalean eta lanean.
Pentsa zazute nolako ikara
neukan nere barrenean
egin ez nuna aitortzeko're
dispuesto nengoenean!

Mendiluze:
Han zenbat zelda, zenbat kastigu,
zenbat grilu, zenbat kate,
zenbat kolpe ta zenbat irain txar!
Hainbat geuretzako kalte.
Orain libre naiz, bueno erdi libre:
Garzonek nahi duen arte
baina jada ez naiz lehengo berbera
han zerbait kendu didate.