Bertsos - View details   To know more about this section

2002-05-25 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-05-25 Irura Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Elustondo, Nerea
Mendiluze, Aitor
Exercise
Hirunaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Basatxoritxu mokoluzia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-05-25 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Gaur hiru lagun gazte etorri
gera, ezingo da uka
bertsotarako gogotsu gatoz
hori zergatik ezkuta?
Baina Aitorren lehen agurrak
guztiz kezkatuta nauka;
bi herri dauzka baina etxea
hipotekatuta dauka.*

Mendiluze:
Hipoteka bat beharko nuen
tratua hasi zenean.
Geroztik bertan bizi naiz eta
gainera modu onean.
Baina herrian nagon edo ez
galdera da azkenean;
Irurakoa bihurtuko naiz
ondo hartzen nautenean.

Elustondo:
Hipotekaren kontua hemen
kolpez digute aipatu;
nere aldetik ez det Aitorren
etxe barruan nahi sartu
baina zu ondo hartzen zaituzte
adizu Aitor, barkatu:
nik dakidala hemen gaur ez bait
zaituzte ba joka hartu.

A. Agirre:
Hamaika lagun elkartu dira
zure bertsoen peskisan ;
ta iruratar egin nahi dezu
adiskideen gerizan
baina lotara soilikan zatoz
ezkonberri baten gisan
ta herrin parte hartu ezean
ezin da herritar izan.

Mendiluze:
Norbaitek bota behar zidala
eta nor izan den hara!
Egia da bai bakar-bakarrik
biltzen naizela lotara
parte hartzea beharrezkoa
horixe esana bada
eta zertan ai gera gaur hemen
parte hartzea ez bada?

Elustondo:
Nahiz eta alde haundia dagon
Parte hartzetik hartzera
hemen konpondu beharko degu
gure Aitorren afera.
Lo egitera bakar-bakarrik
etortzen omen da etxera
ametsak behintzat egingo ditu
herritarrekin batera!