Bertsos - View details   To know more about this section

2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Abra Saria (1. 2002. Getxo)
Performance
2002-04-20 Getxo Sariketa
Gai-emailea
Castro, Aitzol De
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bakoitza zuen aldetik dantza ikastaro batera apuntatu zarete. Mantxi neska eta Fredi mutila. Bikote modura jarri zaituzte irakasleak, baina laugarren asterako Mantxi neskak bikote aldaketa eskatu du.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Fredi Paia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Kursillora apuntatu
hutsetik ihesi
eta horrelakorik
ez nuen merezi.
Bikote aldaketa
hobe degu kasi
arritmiko batekin
ezin da ikasi. (bis)

F. Paia:
Bi hankekin dantza ta
eskuez fereka
nik ondo pasatu dut
neskatxa uneka.
Hau da neska guztiek
darabilten treta:
lau egun pasa eta
bikote aldaketa. (bis)

Mantxi:
Topikoak aipatuz
nolako zarata!
Nigana etorri zan
onena zala-ta.
Dantza pegatuetan
ematen dun lata!
Gehiago mugitzen du
hirugarren hanka! (bis)

F. Paia:
Bizitza asko daukat
beheko atalean
mugitzen dut pistaren
luze-zabalean
paso-doblearekin
eginahalean
askozaz hobea naiz
horizontalean. (bis)

Mantxi:
Horizontalean zu
omen zabiltza fin
baina probatu gabe
ezin hori jakin;
pasodoblea aipatu
dezu arin-arin
nahiago det zugandik
paso doble egin. (bis)

F. Paia:
Nahiago du nerekin
paso doble egin
ni neskato kontuan
ez naiz ibiltzen fin.
Bikote bat nahi eta
hura aurkitu ezin
jarraitu beharko dut
aurreskuarekin. (bis)