Bertsos - View details   To know more about this section

2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal Herrian hainbeste gauza gertatzen dira, baina gero gauza da nola kontatzen den gertatzen den hura. Botila bat puskatzen bada, badakigu zer esaten duten zenbait lekutan. Ametsek Euskal Herriko edozein gertakizun kontatuko du, eta Maialenek kontatuko du La Razón egunkariak Madrilen eta Espainia osoan nola zabaltzen duen albiste hori.

Description

Melody
Dama askoren engainagarri
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Abuztuaren zazpi gauean
bete probaleku dena
eta gaua're igual izan zen
aspaldiko beroena;
zazpirehun lagun alderik alde
jende bertsozaleena
eta saioa gainera joan zan
inoiz izan dan onena.

M. Lujanbio:
Euskal Herrian bart gauez ere
a ze notizi, begira:
konfliktibo mordo bat bildu zen
demalekuan erdira
eta sei tipo oholtza gainean
konsignak tira ta tira...
Terrorismoan demagogoak
rimatuz mintzatzen dira.

A. Arzallus:
Hurrena berriz idi proba zen
probaleku eder baten
itzaiak hortxe ibili ziren
makilak sartu ta irten
idi ederrak, harri haundiak
hoi nola denek dakiten...
Euskal kulturan edertasuna
bertan ikusi zitekeen.

M. Lujanbio:
Idi batzuen atzekaldetik
plazan hiruzpalau gazte
eta gainera jendea oihuka
pakeantzat ze kontraste!
Makilak eta burnizko puntak
zorrotzak dira, ez uste!
Euskal Herriko etxe guzitan
armak gordetzen dituzte.

A. Arzallus:
Eta gauean etxafuegoak
bota zituzten zerura
zoritxarrean bakar bat juan zen
komeni ez zen lekura:
galtzak erreta joan zen aitona
ospitale ingurura
hala ere alta eman zioten
handik hiru minutura.

M. Lujanbio:
Euskal Herriko gau giro hortan
festa motibo lehorrak
bonba hots txikik entzuten ziran
nahiz eta ez hain gogorrak.
Etxafuegoak badaduzkate
euren arma derrigorrak
Guardia Zibilak bukarazi dun
kale borrokako sobrak.

A. Arzallus:
Ta inkesta bat egin genuen
kazetari famatuak
aztertu asmoz La Razón baten
irtetzen ziren datuak.
Zazpi notizi hartu genitun
denak ondo kontatuak
hoietatik bost aldrebes eta
beste biak asmatuak.

M. Lujanbio:
Euskal Herrian hiru-lau gezur
esaten da albisteko.
La Razón ito behar zutenik
ez zuten bada usteko?
Geure datuak hartu zituzten
herritarrek sinisteko
baina Berria-n atera da-ta
motibo bat da ixteko.