Bertsos - View details   To know more about this section

2003-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-10-04 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Peña gaztea gaur gauean Iurretara etorri da litronak eskuan hartuta. Elizpean jezarri da, edaten hasi da, eta hor agertu zaio Lizaso munizipala.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Etorri ez bazina
danontzat mesede
grazirik zuk ez duzu
egiten batere!
Hemen ez dut izan nahi
inoren titere
galerazia al dago
moskortzea ere? (bis)

S. Lizaso:
Galerazia balitz
zeuretzat mesede.
Bide txarretik dabil
bajina bat jende
jaiak etorri eta
litronaren mende...
Ez al dago jairikan
alkoholikan gabe? (bis)

A.M. Peñagarikano:
Beti egiten dugu
horren propaganda
tabernetan litronak
badauka demanda
baina harritzen nauzu
egia esanda:
zu ere ez zaude hola
Solares edanda! (bis)

S. Lizaso:
Arrazoiai eraso
hain dago aldrebes!
Gazte, gizalegean
mintzatu mesedez!
Zergatik litronakin
beti hartu babes?
Ez dezute ikusten
sentitu ere ez. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Hau plaza librea da
hau ez da kaiola
eta oraindik sano
zainetan odola.
Edaten dut zerbeza,
ardo, Coca-Cola...
Oker banabil ere
zeini zer ajola? (bis)

S. Lizaso:
Zeini zer ajola hori
galdera hor otu
eta erantzun onik
nik ezin det sortu.
Gazteak gaizki dabiltz
behar dut aitortu:
askatasuna eskatu
alkoholari lotu. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Ez duzu ezagutzen
egungo jendea
ez zaitez izan horren
kalamidadea!
Noski gaur gaztedia
dagola grabea
txarragoa da zure
mentalidadea. (bis)

S. Lizaso:
Ustez hizketan ez dut
gaztea huts egin
ta nere kontsejua
ez dezu atsegin.
Edan gabe arina
edan eta berdin...
Bizitza zeurea da
nahi duzuna egin! (bis)

A.M. Peñagarikano:
Gaztea ezin leike
kolpean zuzendu
eta neri litrona
orain nahi dit kendu.
Atzera dabilela
bera nabarmendu:
gure aitonak ere
hola hitz egiten du! (bis)

S. Lizaso:
Aitona izango da
arrazoian jabe
eta hobe gaztea
zu berdin bazeunde.
Gazterik erortzean
alkoholaren mende
zahartu egingo zara
gazte izan gabe. (bis)