Bertsos - View details   To know more about this section

2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-08-22 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Eizmendi, Jon
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Martin, Jon
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Jaietan jarri ohi diren pankarta horietakoak zarete. Azaldu zein mezu dagoen zuen baitan.

Description

Melody
Gogoratuko zara
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Martin

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Neurria: hamarreko txikia
Doinua: Antton eta Maria

Hau laister izango da
helburu lortua
nahiz ta batzuek izan
ezin ulertua.
Udaletxe parean
naukate lotua
eta nere mezua
ez dago agortua:
"Jaia herriarentzat ta
herriak sortua". (bis)

I. Elortza
Neurria: Berezia
Doinua: Sorlekua utziz gero

Hobe agertu ez banintz
berriz aspaldiko partez
baina plastiko ta espraiak
hartu behar ziren artez;
Bilbao La Viejan eskegi naute
goizean hari mehe batez
"Jai herrikoiak gura ditugu
eta Poliziarik ez".


U. Iturriaga
Neurria: hamarreko txikia
Doinua: Gogoratuko zara

Pankarta honek ditu
pertsona asko maite
baina bat bereizten dau
besteen bitarte
jaietan ta herrian
hartu ebana parte
"Agur eta ohore
ta ikusi arte!"
jaietan ta herrian
hartu ebana parte
"Gure bihotzetan zagoz
Iñaki Uriarte".


J. Martin
Neurria: hamarreko txikia
Doinua: Hamalau heriotzena

Bilbon jartzea ere
ez da harrigarri
beste herritan ere
egoten da sarri.
Nigan gordetzen ditut
hainbat letra larri:
"EUSKAL PRESOAK EUSKAL
HERRIRA EKARRI!";
ea hurrengo urtean
ezin nauten jarri!