Bertsos - View details   To know more about this section

1999-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-04-09 Zumaia Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Sarasua, Jon
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Inork esan ez dezan bertso saioetako ideologia muturrekoegia dela, joan gaitezen Madrila. Zuek Madrileko irrati bateko tertulia bateko kideak zarete. Jarri zaitezte Euskal Herriari begira.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Lehenago ere ustela zena
berriro ere ustela,
lehen bezelaxe guretzako da
Euskal Herriko pastela,
bainan entzun det alde hartatik
berriak badatoztela,
ba al dakizute nazionalistak
elkartu egin direla?

J.Sarasua:
Aspergarria ere bazaigu
Euskal Herriko rolloa,
azkenaldian Gobernuak'e
egin du kriston falloa;
ETArentzat ta HBrentzat
izugarrizko txolloa,
lehen Arzalluz apaiza gendun
ta orain monagilloa.

Egaña:
Ez da egia, monagillotzan
ez ibiliko bela;
bi terrorista ziran ETBn
beren etxean bezela,
loocka erabat aldatu zuten
mozorro, kaiku, txapela,
ta ziur nago baten begiak
Arzalluzenak zirela.

Mendiluze:
Egia da bai mozorroturik
jarri zela hortarako,
dirudienez bai baitituzte
aspaldian hainbat pakto,
Lizarra deitzen duten herria
aukeratu dute bapo,
ez dakit ziur nun dagon baina
ez dut ikasi beharko.

J.Sarasua:
Danok begira egon ginen bai
ETAren entrebistara,
hainbat detalle ta xehetasun
ekarri zituzten hara.
Kaputxa ere orain txuria
jantzi dute badaezpada
eta txuriak nondikan lortu
Setienek emanda ez bada?

Egaña:
Elizak ere jokatu du bai
ustegabeko papera
ta PNV erori zaigu
ezkerrekoen menpera.
Nazionalismo erotsu hauek
ostu digute kartera,
erremedio bakarra dago:
ejerzitoa atera.

Mendiluze:
Soldadu batzuk hara bidali,
beharrezko balitz mila,
dirudienez bertan etsaia
dagoelako hurbila.
Ertzantza ere nolaz ez da joan
bideo berrian bila?
Beraiek ere parte al diren
laister argitu dadila!

J.Sarasua:
Ejerzitoa, ejerzitoa,
horri nola egin uko?
Euskal Herria banatuko da
geu konturatu orduko.
Alperrik galtzen ari garela
lehentasunak lekuko,
Serbia aldean ez ote zaigu
misilikan sobratuko?

Egaña:
Edozer gauza zilegi dela
nazionalisten ustea
ta bozgorailu asko dauzkate,
hori da gauza tristea.
Lortu genuen periodiku bat
sustrai-sustraitik haustea,
orain onena izango degu
ETB ere ixtea.

Mendiluze:
Beraz moldatu behar genuke
kontu hau ahalik errezen,
Franco bizirik egongo balitz
aspaldi konponduko zen:
Argi utzi degu Euskal Herrian
ez direla ari zuzen;
bueno, kultura utzi dezagun
eta politika goazen.

J.Sarasua:
Kultura dala ta politika,
zeinen hitz-joko txepela!
Denok dakigu Euskal Herrian
dana nahastuta dutela.
Plazetan ere zabaltzen dute
mezu pila bat itzela,
zeinek ez daki bertsolariak
ETAn nominan daudela?

Egaña:
Haiek gerrara baldin badoaz
ipini gaitezen gotor,
beti bezala jokatu degu
erdi garbi, erdi sator.
Halare gure iritzi denak
azaldu ditugu jator;
orain barkatu hamaiketako
informatiboa dator.