Bertsos - View details   To know more about this section

1999-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-07-10 Lesaka Jaialdia
Conductor
Fernandez, Estitxu
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialen akupuntorarengana joan zara zu, Xebastian, eta lehenbiziko sesioan hor hasi zaizu orratzak sartzen eta sartzen, azkenean oihu bat egin duzun arte.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Gizon honek daukana
nahia ta ezina,
beso banatan sartu
dizkat orratz bina;
garraxia egin du
ahal zunik haundina,
hain gizon handia ta
horren kaxkarina! (bis)

S.Lizaso:
Akupunturarekin
behar zenbait tratu,
goxo-goxo hasi ta
gerora baldartu.
Aurretik esatea
ez baitzait ohartu,
leku sensibleetan
orratzik ez sartu. (bis)

Lujanbio:
Honek barrua dauka
aitzekiz beteta,
alperrikakoa da
bere berriketa.
Leku sensibleeri
nork jarri arreta,
zentimetroko azala
dadukazu eta?

S.Lizaso:
Nahiz ta aurretik nitun
mila amets egin,
akupunturarekin
nahi hainbat etekin.
Baina ez daukat giro
mediku honekin
zezena ematen dut
banderillarekin! (bis)

Lujanbio:
Bere azal gainean
nahiko grasa batu,
loditu egin zaio
eta nork zulatu?
Orratzekin ezin det
konponbideik hartu,
mailu ta iltzeekin
behar det probatu: (bis)

S.Lizaso:
Alperrikan ez zazu
hartu hainbat neke,
zuregana heldu naiz
sendagaian eske
ta gainera fatura
ez dago hain merke;
lehengoak atera ta
zu hor konpon zaite! (bis)