Bertsos - View details   To know more about this section

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (30. 1998. Donostia)
Performance
1998-01-24 Donostia Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Murua, Iñaki
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Jon Sarasuarena erantzungailua duzue hau; badu premia!
Gaiari oharrak
Aurretik beste bi pertsonaien erantzugailu lanak egiten jarri zituen Joserrak.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Sarasua, Jon

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Erantzungailu hontako ahotsez
ni nauzu Jon Sarasua;
despistatua, memori txarra,
lagunen amenazua;
egun batean hiru bat saio
hartua daukat kasua;
denbora galdu nahian bazabiltz
lasai uztazu mezua. (bis)

Lujanbio:
Sarasuaren etxia al da hau?
Hau sorpresaren larria!
Kaixo Txikito, hementxe nago
Peña jaun agurgarria;
esateko zan kotxian dedala
movil bat berri-berria,
ta ondo dakit zuk ze numero
berri daukazun jarria. (bis)

Lizaso:
Kaixo Txikito, Xebastian nauk
hire lagunan graduan;
bi hilabete dek deitu nuela,
ez duk izango goguan!
Donostin dadukak bertso zita
ta Bilbora ez hai juan!
Gainera mantxo hitz egin diat
entenditzeko moduan. (bis)