Bertsos - View details   To know more about this section

1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (8. 1998. Iruñea)
Performance
1998-11-12 Iruñea Jaialdia
Conductor
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Lehen pasiatzen ibiltzen ginen
gu hementxe hona ta hara;
geure inguruan somatzen genun
berebiziko patxara;
azaldu zinen halabeharrez
hau jipoia, hau pasara!
Guk ez dizugu zuri deitu ta
zu zergatik heldu zara? (bis)

Mendiluze:
Ikusi det bai Ertamerikan
zer gauza egin ditudan,
hainbeste jende derrigorrean
utzi heriotzan mugan;
bainan zergatik etorri naizen
nola egon leike dudan?
Nik pasa behar dut baina ez dakit
nundik pasa behar dudan. (bis)

Peñagarikano:
Lehen ere haizea bagenuen guk
baina goxo ta suabe;
erasokor zu agertu zera,
guztiak zure mirabe.
Zu heldu aurrez ondo nengoen
eta zorionan jabe;
zu zeralako ni geratu naiz
batere bizipoz gabe. (bis)

Mendiluze:
Beraz naizela eta ez naizela
ekarri dizut kaltea,
ta bizipoza galdu ostean
zaude haserrez betea;
bainan ez dela neure errua
zilegi da esatea,
zuen etxeak ni jasateko
indarrik ez izatea. (bis)

Peñagarikano:
Zu ezustean agertu zinen,
zer hots eta durundia!
Istant batean desagertu zen
nere inguruko jendia;
mesedeik bate ez dezu egin
baizikan kalte haundia;
nun dira nere seme-alabak,
nun dago nere sendia? (bis)

Mendiluze:
Ez dakidanik neuri ez galdetu,
zuk jakin behar zenduan;
galdetzez gero galde ezazu
zuzenago den moduan:
orain laguntza bidali nahian
ari direnak munduan,
ea zergatik ez zuten egin
egin behar zen orduan. (bis)

Peñagarikano:
Puskatu dezu hiri osoa,
puskatu dezu etxea
eta aidean eraman berriz
zuhaitza eta kotxea;
zu zeralako guk jasan behar
era hontako trantzea,
eta txarrena ezin bidali
nik bera haizea hartzea! (bis)

Mendiluze:
Bainan nahiz eta zuk ez bidali
ez nauzu oso begiko;
zugatik balitz lehenago ere
ni ez nintzen etorriko.
Aurrerantzean ikasi dezu
eta prestatu betiko,
ezin baitizut orain agindu
ez naizenik itzuliko. (bis)

Peñagarikano:
Ezin daiteke hitz baten esan
zuk hemen egindakua;
hemen infernu bihurtu dezu
gure zorion lekua;
hemen malkoa ugaldu dezu
eta indartu sekua;
zu Jaungoikuak egin bazaitu
gorroto det Jaungoikua! (bis)

Mendiluze:
Ni Jaungoikoak egin ninduen,
ez nintzateke bestela;
bainan pentsatu neure arriskua
denentzat berdina dela.
Halere kontuz hitz egitean
hitz egin dezun bezela,
edo agindu egingo dizut
itzuli egingo naizela! (bis)