Bertsos - View details   To know more about this section

1998-05-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (14. 1998. Bilbo)
Performance
1998-05-23 Bilbo Jaialdia
Conductor
Aurrekoetxea, Leire
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Jon, abenduaren hamalauan, txapelketako finalean hain zuzen ere, alabaren logela jasotzen ari zinela maitasunezko eskutitz samur bat aurkitu zenuen. Gaur jakin duzu Unairi zuzendutakoa zela.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-05-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Nere alabaren sentimentua
nengon ezin sinistua;
begia gorri jarri zitzaidan,
eztarriz gora txistua;
baina jakin det berri bat eta
argi gorria piztua;
bate espero ez den tokian
egoten da arriskua!

Iturriaga:
Zuretzat nahiko gogorra izan da
nirekin topo egitea,
nik hogeita lau urte badauzkat
ta bera hain da gaztea!
Itxura danez kolpez aldatu
zaizu aitatxo suertea;
egizu orain ordun ein zendun
literatura merkea!

Maia:
Literatura ta poesia
ez det egingo sekula,
zuk ez baitezu hori merezi,
azkar egin duzu burla.
Hala ta guztiz ez det onartzen
horrelako pelikula;
iruditzen zait poesiak'e
alde iluna badula.

Iturriaga:
Gogaikarria iruditzen zait
aita moderno papera;
barruan duzun padrazo hori
ez zazu orain atera!
Ikus gaitzazu zeure ohean,
ikus gaitzazu batera;
aita progre bat izan nahi zendun,
oraintxe duzu aukera.

Maia:
Bertsolariak izan dezake
jendeakin arrakasta;
ligatu nahia beti daukate,
badabil hamaika plasta!
Nere alaba hartu dezu ta
a ze nolako zaplasta!
Ta zu zer zera, progre haundi bat
edo igual pederasta?

Iturriaga:
Zure alabakin badaukat nahiko
maitasun ta amodio;
titiak hazi ta hilekoa
dauka likido jario;
zuk ez zendun nahi baina hegoak
jadanik hazi zaizkio
ta libre izan nahi dun txoriaz
kaiolak ez du balio.