Bertsos - View details   To know more about this section

1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-05-03 Legazpi Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Espetxean jaio eta hazi den haurra dugu Jon. Murua haren ama. Mundua ulertzeko zailtasunak ditu semeak eta amari galdezka hasi zaio.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Kartzelan jaio nintzan
zorte txarra izanik,
eta laupabost urte
badauzkat jadanik.
Kartzelatik aparte
ez daukat zentzunik,
txoriak ere ez ditut
sekula entzunik;
liburtan bakarrik
ikusi ditut nik.

Murua:
Hori ekarri dizu
bizitzan joakoak,
txoririk ikusi ez
gure mutikoak!
Txori batzuk dituzte
luma ta mokoak,
baina ezin zabaldu
kanpora hegoak,
txiki ta polit dira
zeu bezelakoak.

J.Sarasua:
Nik det hori guztia
ezautu beharra,
baina zuk ezin pasa
kartzelako marra;
zaintzaileek ipintzen
dizute indarra;
ama zuretzat daukat
galdera bakarra:
mundua txarra al da
edo zu zea txarra?

Murua:
Mundua bizitzeko
nik izan dut zori,
baina euskaldun naizenez
zulora erori.
Zuri ere gaitz bera
nik nahi gabe, tori;
bihurtu zaitut seme
kartzelako txori;
euskaldun izateak
ekarri du hori.

J.Sarasua:
Beraz esan dezunez
gaiztoa ez zera,
baizik zintzo zabiltza
zure arabera.
Txikia naiz ta badet
nik nere aukera:
zulo txiki batetik
eingo naiz atera,
ta gero etorriko naiz
zu ateratzera.

Murua:
Ez da haurtxoa izan
arrazoi makala!
Preso egon beharra
biontzat tamala.
Ametsetan zabaldu
ezazu hegala;
esperantzaik ez galdu
haurtxo berehala,
noizbait txori libreak
izango gerala.