Bertsos - View details   To know more about this section

1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia
Conductor
Mendizabal, Mikel
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Izerdia beti mikatza edo garratza al da?

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Izerdiak ez du esan nahi
beti lan bat erosoa,
ahalegina, esfuertzoa,
nekea edo pausoa;
baina esanahiak euki dezake
desberdintasun osoa,
mikatza dala, hori seguru,
baina batzutan gozoa.

Egaña:
Izerdia garratza da
la egiteko orduan,
kopetetik behera sarri
ohitura duen moduan;
mingain puntakin hiru-lau ttantta
xukatu nitun lehenguan
eta gozotzat juzgatu nitun
malkoenaren onduan.

S.Lizaso:
Nere gorputzean ziren
hainbeste kilo ugaldu,
mendira jo ta nahi nitun
sobrean zirenak galdu;
etxera joan ta pisura igo,
berriz lehengoak azaldu,
ta izerdia zein miketza dan
ordain onikan ez badu.