Bertsos - View details   To know more about this section

1996-04-12 Zumaia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-04-12 Zumaia
Conductor
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Zumaiako itsasmutur berri horretan eskultura bat jarri behar dutela-eta lehiaketa zabalik dago. Herritarren artean baita eztabaida ere: batzuk diote berehala ulertzeko modukoa behar duela eskultura horrek; beste batzuek, berriz, libre utzi behar zaiola artistari. Zuek zer uste duzue?

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-04-12 Zumaia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Bat edo beste hainbat zalantza,
zerbait behar iragarri,
obra ondoren disputak ere
izaten baitira sarri.
Nere ustetan nik ondo dakit
punta haretan zer jarri,
salbabidas bat, badaezpada,
arriskuan ezaugarri.

Irazu:
Zer jarri behar den herri honetan
gaude zalantza latzean;
zerbait berezi antxeko edo
antzematea joatean.
Nik abstrakto bat jarriko nuke
ezkutatuta atzean;
zer dan bakoitzak pentsa dezala
juan-da begiratzean.

J.Sarasua:
Gauza normal bat jarri ezkero
abstraktozaleek pena
ta abstraktoa jarri ezkero
nork begiratu baimena?
Ezer ere ez jartzea ez al da
abstraktoik abstraktoena?
Zumaiarrentzat haizea baita
eskulturarik onena.

S.Lizaso:
Gauz konkretura joan nahi nuke
abstraktoandik ihesi.
Zer arraiotan proiektu on hau
beste hauek galerazi?
Nahiz eta puntan jarri litezkeen
hainbeste gauza berezi,
komeni da-ta barandilla bat
jarriko nuke lehenbizi.

Irazu:
Zumaia ez da adornatuko
barandilla bat jarrita,
ta abstraktoa izan liteke
benetan gauza polita.
Hemen haizeak badauka fama,
hori nago igerrita;
haize-orraziak jar itzazute
Donostitik ekarrita.

J.Sarasua:
Berdin abstrakto, berdin konkreto,
bada aukera ugari,
baina Zumaian idea berrik
ez ote dira nabari?
Punta-puntara eramazue
Manuel Lasarte kantari;
eskulturarik ederrena da
bertso bat itsasoari.