Bertsos - View details   To know more about this section

2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Sarritan, literaturarik onena pintadetan-eta irakurri ahal dugu. Hara oporretan irakurri dudan pintada batek zer dioen: "Aberatsak behartsuari lapurtzen badio, horri negozioa esaten zaio; eta behartsua aberatsak lapurtu diona berreskuratzen borrokatzen bada, biolentzia esaten zaio.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Luzea baina arrazoizkoa
dugu pintada horrena
behin aberatsak hartzen duena
negozio deitzen dutena
pobreek berdin egin ezkero
biolentzia ta kondena
ta guzti horren haseran dago
hemen zinezko problema:
hitzak lapurtzen badizkigute
lapurtu digute dena. (bis)

Demokrazia hitza bera ere
hasi liteke aletzen
lau urtean behin papel bat sartu
ta betikoak zuzentzen
baina martxa hontan mundu zahar hau
laister badijoa lehertzen
ta hobe da bai hasi gaitezen
mundua ondo ulertzen
lehenik hastea gauza bakoitzai
bere izenakin deitzen. (bis)

Gezurretatik mundua agintzen
behar da gero aurpegia!
Aberatsaren lujua baita
pobrearen izerdia
papurren batzuk eman dituzte
konforme jende erdia
baina garaia da nagusitu
dadin behingoan egia
ta denok leitzen hasi gaitezen
pobrearen hiztegia. (bis)