Bertsos - View details To know more about this section
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
| Bertsoa entzun | 
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
		
				
				Stanza name: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
A. Agirre:
Lehenengo zita eta
biyok gatoz alai
maite zaitut esan dit
ze beldurra ai ai!
Tori lehen muxua
baina segi lasai
oaindik ez zaitut maite
baina desio bai. (bis)
Mantxi:
Allatu ordurako
musutxu bat opa
ta gero belarrian
maite zaitut bota
baina guk berdin egin
genezake txorta
ta maite ez banauzu
ez dio inporta. (bis)
A. Agirre:
Nahiz ta etorri zeran
harro eta brabo
lasai joan zaitia
pixkat mantsoago
atakean zabiltza
geroz eta azkarrago
hitz gutxiago eta
ekintza gehiago. (bis)
Mantxi:
Ekintzek hitzei hartu
ya erreleboa
nere lehenengo aldia
da hau lehenengoa
barkatu Amaia baina
hau nola ostia doa?
Zu ez zera nere lagun
imaginarioa. (bis)
A. Agirre:
Imajinazioa
badaukat sobera
lehenengo egunean
bapo ari gera
eman behar bazaio
azkar bukaera
zer egin behar degu
bihartik aurrera?(bis)
Mantxi:
Jo! Ze zaila degun hau
horrela jasaten
orduan segi nahi du
pareja izaten
nik gaur nahikoa nuen
maite det esaten
eta segiko degu
beste zita baten. (bis)
