Bertsos - View details   To know more about this section

2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-01-18 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni, zuk lehenengo txapela irabazi zenuenean, Ametsek 10 urte zituen. Eta Ametsek jantzi duenean, Andonik 52 urte. Biek adin beretsuan jantzi zenuten. Ametsek 30ekin eta Andonik 32rekin. Bertsolaritzak zer eman eta zer kendu dizue? Elkarri zer eman eta zer kendu diozue? Zein da zuen arteko batura?

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Bertso munduan sartu nintzan behin
ene ze atarramendu!
Orduz geroztik hori izan da
nire bizitza-zimendu.
Zer kendu didan, zer eman didan
ene jakingo bazendu!
Neri ametsak eskaini dizkit
eta lo orduak kendu.

A. Arzallus
Bertsoak eman izan dizkigu
errimak eta idea.
Bertsoak lotzen nauen neurrian
egiten nau hain librea.
Bertsoak ia herri guztitan
utzi dit adiskidea
ta batez ere korapiloak
aska ditzadan bidea.

A. Egaña
Bertsoa degu gazte garaian
kapritxoa, kutizia
bizitza enbor sasoi horretan
geure bizitza guzia.
Erdi zahartuta ezin det utzi
hauxe da hau desgrazia!
Ametsi esker orain badaukat
norengandik ikasia.

A. Arzallus
Ni haurra nintzen garai haietan
zenbat grin ta zenbat estres
ta Andoniren bertsoen bila
han ibiltzen nintzen espres.
Orain bertsoak erakutsi dit
hitzak kanporatzen errez
ta batez ere adiskideei
zer sinistu eta zer ez.

A. Egaña
Zuk hamar urte zeneuzkan Amets
Amaiak bikain kalkula
esaten dute bertsolaritza
aspalditikan dezula.
Belodromoan noventa y tresen
mito urbano mardula:
egia al da arratsaldean
bertan lo hartu zendula?

A. Arzallus
Ezin hasiko naiz gaur Leidorren
sekretu denen kontari
lo hartu nuen une baten bai
baina ez zinen zu kantari.
Nik hamar urte neuzkan orduan
ez berrogeita hamabi
zu entzutea joan al nintekeen
galdetzen nion amari.