Bertsos - View details   To know more about this section

2014-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-07-31 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Mendiluze, Aitor
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitor eta Alaia senar-emazteak eta Maialen munizipala. Bi hauek autoan etorri dira eta elbarrituentzat erreserbatutako lekuan aparkatu dute. Kotxetik irten, eta makulu bat utzi dutela asentu gainean konturatu da munizipala. Baina inori ez dio errenik ikusten.

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da II
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Zenbaiteraino bizkorrak ote
zeraten da nere kezka
herrenen bat badezute baino
hoi belaunekoa ezta.

A. Mendiluze
Ai Donostian hamalau buelta
ta tokia apartean
herrena ere pasa egin zait
aparkatu bitartean.

A. Martin
Gezurrik behintzat ez zazu esan
ez izan hiritar txarra
nik makulu bat kotxean daukat
eta bestea senarra.

M. Lujanbio
Altzotik jetxi Donostira ta
parejak ze kutizia!
Hauek pentsauko dute dirala
Felipe ta Leticia.

A. Mendiluze
Baina leku hau topatzea zen
bilaketaren emaitza
hutsik badago seinale ona da
denak saltoka dabiltza.

A. Martin
Asmatu duzu printzipe eta
printzesa guk dirudigu
ta elbarriena ez da hain bitxia
erregea dakarkigu.

M. Lujanbio
Libreta atera ta jarriko det
multa bat eurotan mila
nik’e belauna minbera daukat
baino eskua abila.

A. Mendiluze
Gaizki eginda hor makulua
ta hau haserretzea gaitz
multa jarrita hori hartzen badu
elbarria izango naiz.

A. Martin
Ba bai mila euro euro asko da
ta lortzeko ze denborak!
Onar nezake ez naiz kexatzen
emaidazu ostiko bat.

M. Lujanbio
Nik bai baitakit altzotarrekin
biktima errexa dudala.
Nola uste dezute bizi dala
Donostiako Udala?

A. Mendiluze
Akabo beraz nere puntuak
akabo karnetarenak
hiru kenduko dizkidazu zuk
eta honek beste denak.

A. Martin
Multak ipintzen dirua lortzen
munizipalak ze trebe!
Aparkatzeko lekurik ez da
Santa Klara irlan ere!