Bertsos - View details   To know more about this section

2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-04-25 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ocho apellidos vascos pelikulan topikoak erabiltzen dira eta jendeari gustatu egiten zaio. Zuek ere topikoak erabili. Zarauztarren topikoak exajeratu Sebastianek eta azpeitiarrenak Andonik, jarritako eszena hauetan:
1.- Azpeitiarra eta zarauztarra hondartzan.
2.- Azpeitiarra eta zarauztarra baserrian.
3.- Azpeitiarra eta zarauztarra soziedadean.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Anai-arrebak hementxe nator
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.- Azpeitiarra eta zarauztarra hondartzan.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

S. Lizaso
Berezia Zarautzen
udaran dizdira (bis)
bertakoak ez dabiltz
behar dan neurrira.
Azpeitiarrak hor nunbait
badute segida
etxea dadukanak
hondartzai begira
hura alkilatuta
kanpoan ohi dira. (bis)

A. Egaña
Azpeitiar bat aurkitzen
plaiako sisteman (bis)
kotxean dagoena
bolantean, leman
eta esaten duna
“Eman krema eman”
azpeitarra zein dan
ezin da antzeman:
zurrutean ai dana
plaiako tabernan. (bis)

2.- Azpeitiarra eta zarauztarra baserrian.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Anai-arrebak hementxe nator

A. Egaña
Azpeitiar bat ta baserrian
zeinen eszena polita
imaginatu azpeitarraren
itxura edota pinta
ximaur banatzen edo ta mahaian
edo mahaitikan jaikita
azpeitiarra beti egongo da (bis)
Ternuarekin jantzita.

S. Lizaso
Zarauztar batek ta baserrian
heldu orduko irrintzia
bertako berri ikasteari
zer-nolako garrantzia!
Batek behiari beira pasa du
ia-ia egun guztia
ea behiak noiz egingo duen (bis)
bere Tetra brick ontzia.

3.- Azpeitiarra eta Zarauztarra soziedadean.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Hego haizeak hurbiltzen ditu

S. Lizaso
Zarautza joan elkarte baten
gure bilkura izaki
eta txakolin onenetikan
dastatzea erabaki
kremakin ere gorritu eiten du
azpeitiarrak badaki
gero etxean eginagatik
eguzkiaren aitzaki. (bis)


A. Egaña
Ta Azpeitiko soziedadean
mesede edo kalteko
konbidatuak dituzte beti
kupelaren bat tarteko
ta azpeitiarrek ohitura dute
kanpokoei esateko:
“Oraindik trago asko falta zaik
natuala izateko.” (bis)