Bertsos - View details   To know more about this section

2015-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-01-05 Oñati Jaialdia
Conductor
Oñatiko Bertso-Eskola (Txinparta)
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Arzallus, Maddalen
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastian eta Amets ertzainak zarete, eta Andoni eta Maddalen guardia zibilak. Kontua da leku berera momentu berean iritsi zaretela. Eta denok kontrola ipintzera.

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da II
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
17

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Ertzainak etorri ta berdeak
agertu dira kolpetik
gure kontrola jarrita dago
beraz pasa kontroletik.

A. Egaña
Ez zuentzat da gure kontrola
pasatutzeko aukera.
Hori jendeak ederki daki
gu lehenagokuak gera.

A. Arzallus
Ixo Sebastian dardarka nago
orain tokatu da. Bingo!
Espero dut neri ez didatela
alkoholemia egingo.

M. Arzallus
Arrazoi dezu hobe dezute
Pixka’t itxita ezpaina
Oñati Euskadi izango da
baino lehenengo España.

S. Lizaso
Irakurtzen ikasteko ere
izan dezute denbora
hizki haunditan hortxe jartzen du
“Guardia Zibilak kanpora”.

A. Egaña
Hala`re txapel gorri ta guzti
begiratuta aizue!
Barraketako muñeko baten
tankera osoa duzue.

A. Arzallus
Txapel gorri ta traje urdinez
hala etorri gara gu
Baina pixka bat berotu ezkero
beltza ere badaukagu.

M. Arzallus
Beraz hizkitan jartzen duena
egingo degu ondo da:
guardia zibilak kanpora goaz
eta ertzainak sutara.

S. Lizaso
Sutara zuek joateko ere
seguru bada aukera
suaren pare erretzen degu
berotzen baldin bagera.

A. Egaña
Hemen geronek agintzen degu
ez jarri txulo planean
Atutxa preso eraman gendun
zuen jefea zanean.

A. Arzallus
Aizu ez al dezu entzun? Gaur gauez
irratiak zion hala:
Perejil uhartean berriro
hiru ahuntz sartu dirala.

M. Arzallus
Lauron artean ze fundamentu
ipini degun begira:
gu eztabaidan ari gera ta
mozkor denak pasa dira.

S. Lizaso
Eztabaida hori ez zen izango
pasa denaren kaltera
baina nik ez nuke mozkortu nahi
inoiz zuekin batera.

A. Egaña
Bueno musean hasi gaitezen
ta ez eman guri lata
zuek bi mamu izan zaitezte
gu bi fantasma gera ta.

A. Arzallus
Baina soinu arraro bat entzun det
ez al dezute ikusi?
Hor ez al doa Andoni Egaña
bere zepo eta guzi?

M. Arzallus
Bai, bai musean hasi gaitezen
jokatzen degu ondradu
zuek karta onak dituzue baina
erregeak guk dauzkagu.

S. Lizaso
Denbora pixka`t ere badoa
gu etorri ginanetik
udaltzaingoa badator eta
joan gaitezen hemendik.