Bertsos - View details   To know more about this section

2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (47. 2015. Donostia)
Performance
2015-01-31 Donostia Jaialdia
Conductor
Agirre, Eñaut
Aranburu, Ainhoa
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jolastu liteke? Ez!

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikastolako jolastokiak
behar gintun aberastu
baina askotan justizitik ta
legetik horrek eskas du.
Baldin bazera neskato edo
dohai fisikoz eskastu
herren bazabiltz edo ez bazera
lider txikiekin nahastu
baloi jabeak maite ez duna
ezin liteke jolastu.

Beraz jabea bakarra da ta
berak nahi duen bezela
antolatzen da jolastokia
ta antolatzen da gela.
Besteak dira bere meneko
ta bera da erregela.
Gizarte hontan gertatzen zaigu
jolastokian bezela:
zeinek esan zun umek helduak
imitatzen dituztela?

Espazioa eta jokoa
nahi degu geureganatu
ta beste gisaz eta justiziz
gure erara banatu.
Baloi jabe den agintariak
ez gaitzala gu manatu
baloia ostu beharko zaio
eta besteontzat hartu
edo bestela baloirik gabe
beste joku bat asmatu.