Bertsos - View details   To know more about this section

2015-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-09-07 Eibar Lagun-artekoa
Conductor
Mujika, Jon Mikel
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Oihaneko lau animalia izango zarete. Eta jakin nahi dugu nor den oihaneko erregea: Sebastian elefantea da, Unai lehoia, Andoni errinozeroa eta Jon gepardoa.

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da II
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
20

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Kasualitatez erreparatu
bildu geran laukoteai
lauretatikan astunena naiz
ta haundiena ere bai.

U. Agirre
Erregea ni izan naiz beti
nago haserre ta grabe
oihan honetan zer pasa da ba
lehoia ohartu gabe?

A. Egaña
Gehien bainatzen naizena naiz ni
ez dago esan beharrik
elefantea dutxatu eiten da
baina tarteka bakarrik.

J. Maia
Elefantea ez da kontrario
ez dugu zertan harritu
elefantea ez da errege
erregeak hiltzen ditu.

S. Lizaso
Lehoia eta gepardoa ere
jarri ohi ditu kolkoan
elefanteak haserretzean
tronpa dantzatutakoan.

U. Agirre
Rinozeronte ta elefantia
ere ez hasi ezbaian
bildur pixka bat ematen zuten
gaztiak ziran garaian.

A. Egaña
Ai gepardoa horren listoa
ta hain haundia bazina
gepardoa da leopardoaren
Amañako lehengusina.

J. Maia
Ni Amañako lehengusina naiz
zer esan dezu zuk tira!
Sabana dena menperatzen det
Arratetikan begira.

S. Lizaso
Elefanteak ibiltzen gera
inoiz taxian antzera
gure gainean joaten dira
lehoiak ehizatzera.

U. Agirre
Nahiz gepardoak Arratetikan
orroa egiten digun guri
bere ondora gerturatu ta
katakumia dirudi.

A. Egaña
Ez det esango elefanteak
falta duenik odolik
baina tronpakin ez du pasatzen
alkoholemia kontrolik.

J. Maia
Bere bizitza sagastietan
pasatzen du lehoi zaharrak
nere ustetan nahasten ditu
lehoiak ta bilbotarrak.

S. Lizaso
Lehoiarekin gertatu dana
neuk ere ezin dut ulertu
hau oihaneko piztia zen ta
San Mameskoa bihurtu.

U. Agirre
Elefanteaz ere ni nago
harritu samar jarrita
lehen tronpa bat ibili ohi zun
Kubatikan ekarrita.

A. Egaña
Euskara batua heldu arte
lehoia gendun errege
ta gizajoak ez daki orain
“hatxea” nun daukan ere.

J. Maia
Rinozeronte hau berriz degu
oso edukatu antzeko
zebren pasoan geratzen baita
peatoiak pasatzeko.

S. Lizaso
Oso ezberdinak baitirade
gu lau piztion kemenak
elefanteak izaten gara
azkena hiltzen garenak.

U. Agirre
Errinozero honek adarrak
ere jada ez ditu bate
afrodisiako omen dira ta
kendu egin dizkiote.

A. Egaña
Kendu ez neronek jan nuen behin
ta orain daukat sasoia
espezierikan ez det bereizten
etorri zaite lehoia.

J. Maia
Rinozeronte hau ez dugu ba
hain pizti romantikoa
hemen lunarrak nik dauzkat baina
bera da lunatikoa.