Bertsos - View details   To know more about this section

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor
Paya, Xabi
Bertsolaris / Authors
Paia, Fredi
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Markinan egon zen fabrika handi bat Esperanza y Compañia izenekoa. Armak eta leherkariak egiten zituen eta ehunka familiak hortik lortzen zuten bizimodua.
1994an gaude eta zu Esperanza y Compañiako burua zara. Hainbat jende kontra duzu, entzun duelako fabrika ixtera zoazela.

Description

Melody
Oso polita zara izatez
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arma fabrika ez ete dogu
horren ogibide latza?
Zuriak egin gero alkar hil
musulmana edo baltza.
Alde batean dirua dago
beste aldean triskantza
ez da erreza orekatzea
balantze horren balantza
almohadarekin kontsultatu ta
ere urtenbide gatxa
konpainia itxi behar baldin badot
piztu daiten esperantza. (bis)

Mila mesede egin deutsoguz
Markinako herriari
soldata eta kontratu ona
Markinako semeari.
Baina munduan zabaldu dogu
arma lazgarri ugari
diktadore ta bihotzik bako
agintarien opari
ta hirugarren mundua urrun
dago ez al da nabari?
Ta bost axola langabezian
behar barik dauenari. (bis)


Beraz hautatu beharra dekot
bihotza ala sakela
gure herrian langabezia
asko haunditu leikela
baina Afrikan errubakoak
hil eingo dira bestela.
Fakturazino oparo honek
hain deko usain ustela
ta jakin bedi gaur kontzientziak
gerra irabazi dauela
ta ahal baldin bada gaurtik aurrera
horrela izan daitela. (bis)