Bertsos - View details   To know more about this section

2016-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-09-29 Irura Jaialdia
Conductor
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Atzo zendu zitzaigun Imanol Urbieta musikari zarauztarra. “Haurren ametsen fabrikatzailea gelditu da” zioen gaur Berriako esaldi batek.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Umetatikan lagun zituen
gure aita eta ama
bere semeak geuk adiskide
borobilduz panorama
urte luzetan hark hartu zuen
gure heziketan fama
Manolo zaigu joana. (bis)
Esateko gai ez naiz sentitzen
ta esan nahi nuke dana
oroiminetik kanta dezadan
minetik ezin dedana. (bis)

Manolo asko maitatzen nuen
maitagarria zen izan
ikastolako zenbat pasarte
ta zein gustora genbiltzan!
Irtenaldiak orain Alfaron
orain Paris nahiz Suizan
beti gure amesgintzan. (bis)
Ez naiz kexatzen nere adineko
ikasle ohi askon gisan
nik aitortzen dut: Manoloi esker
zoriontsu izan nintzan. (bis)

Oso berezi egiten zitun
ikasleekin harremanak
haren kantuek behin betirako
utzi dituzte aztarnak.
Bere begiak, bere ideiak
bere lanak, bere armak
barkatu hola esanak. (bis)
Ez ote ditu irabaziak
ez ote merezi danak
txoria izan nintekeela
sinistuarazi zidanak? (bis)

(*) Imanol Urbietak Andoni Egañari espresuki egindako bertso doinua, berak sorturiko ¨Txoria nintzela¨ kantua zertxobait egokiturik. 1986ko Txapelketan erabili zuen Andonik lehen aldiz.