Bertsos - View details To know more about this section
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi:
Adinez denez nagusi
bere lagun eta guzi
bere burua etxetik kanpo
nahi luke ikusi
maitasuna erakutsi
diogu eta ez gutxi
joaten utzi nahi diot baina
ezin diot utzi. (bis)
N. Elustondo:
Dugu alaba abila
ta izan zaitez umila
bera laguntzen izango ditu
monitore pila.
Etxetik joan dadila
askatasunaren bila
biok dakigu bere burua
zaintzen badakila. (bis)
B. Gaztelumendi:
Nere barruko olatu
hau ezin det kontrolatu
monitoreek eman dituzte
makina bat datu
lasai liteke moldatu
ta dena nahi du aldatu
nola hazi den orain arte ez
nintzen konturatu. (bis)
N. Elustondo:
Barruan dezun dilema
neretzat ez da problema
eta zain nago noiz iritsiko
ote astelehena.
Ez zazula hartu pena
inuxente alaena!
Hark ote dauka zure beharra
ala zuk harena? (bis)
B. Gaztelumendi:
Malkoa eta marmarra
daukat nabarmen xamarra
bera ez baita hemen arazo
bat daukan bakarra
eta hara aita zaharra
tristura eta negarra
Nerea hemen denok daukagu
elkarren beharra. (bis)
N. Elustondo:
Arituak ika-mikan
sorpresa baten orbitan
soluziorik ba ote dago
gure kalapitan?
Euritan zein eguzkitan
beharrezko dan guztitan
nahi dezunero joango gara
harena bisitan. (bis)