Bertsos - View details To know more about this section
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio:
Ai, gerraren gerizpea
ze bizileku tristea!
Hala’re zaila dugu gu biok
hori eraistea
txarra dela sinistea
eta liskarra piztea
baino hobea ez ote dugu
begiak ixtea? (bis)
A. Arzallus:
Barku horretan sartzean
ta gero bidaiatzean
deskargatuko dira Riaden
nahiz Qatar ertzean
ta gero noraezean
agian geure etxean
ez dezagula eskurik jaso
Parisen lehertzean! (bis)
M. Lujanbio:
Nahiz gu gera arazi nahi
inkoherentziak hor darrai
eta Parisen gertatzen bada
gu ez gaude lasai
Siria, Arabia, ai!
Han kargamentu honen zai
nik han gerrarik ez dut nahi baina
etxean jana bai. (bis)
A. Arzallus:
Gerra eta gerraondo
itsaso ta itsas hondo
nik gaurko lana ukatzen dut ta
egingo dut tongo
gero Dáesheko frango
hemen baitira izango
eta zuk hil ta gero ez duzu
zer janik emango. (bis)
M. Lujanbio:
Dáesh hainbeste urteko
kontu gordin entzuteko
hori gugana helduko danik
ez dezu usteko?
Ni kapaza naiz eusteko
ta lanari ez uzteko
horma eraikitzen ari dira ta
hau ez ikusteko. (bis)
A. Arzallus:
Ta hola goaz itsutzen
nahiz tantak diren isurtzen
ta nahiz zaila den gure mundua
bi hitzez laburtzen
han zernahi dugu lapurtzen
ta armaz ditugu egurtzen
biktimarena eginez gabiltz
piztia laguntzen. (bis)