Bertsos - View details   To know more about this section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Sei urteko umearen lagun imajinarioa zara. Gaur esan dizu dagoeneko ez duela zure beharrik.

Description

Melody
Maritxu nora zoaz I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Adin hontara heldu
ta hau da pikea!
Kostatu zait nor nintzen
ere jakitea!
Uste al dezu zurea
dela agintea?
Orain kostako zaizu
ni desegitea!

A. Mendiluze:
Baina ez da alperrik
pasatzen denbora
ia ez zaitut behar ta
ez zaude gustora
sortu zinen begiak
itxi ta gerora
ta berriz zabaltzea
aski izango da.

M. Lujanbio:
Pixka bat heldu da ta
harrotu da dena!
Erabat juan zaio
umearen sena.
Aizu, helduaroa da
denik ta tristeena!
Gero´re beharko dezu
zuk irudimena.

A. Mendiluze:
Beti babes aurkitu
ohi da lagunean
baina sobran da adin
gehio degunean
ez naiz bakarra izango
zure jardunean
zenbatgarrena nintzen
curriculumean?

M. Lujanbio:
Zu lehenengoa zinen
sinistu benetan
ni fidelena bainaiz
aizu fideletan!
Ez baldin banauzu nahi
zure ondoan, bertan
azalduko natzaizu
amesgaiztoetan.

A. Mendiluze:
Lehenago ere ez zaude
gutxi eraginda
ta aurrerantzean ez
gehio eragin ba!
Agurtu behar zenuke
gauza bat jakinda:
ez da zure erruz baina
bukatu egin da.

M. Lujanbio:
Gero ez zazula ba
malkorikan xuka!
Gero ez zazula izan
lehengoan gomuta!
Pena da bukatzea
eta nola buka
behin horrelako gauza
ederra sortuta!

A. Mendiluze:
Pena dela zenion
penaz al zaude zu?
Aurrera begiratuz
asma dezakezu
denei berdin eskeintzen
baldin badiezu
lasai, beste lagun bat
aurkituko dezu!