Bertsos - View details   To know more about this section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bada ordu-erdi auto bera atzetik duzula.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxetik ezin lasai atera
ezin lasai joan lagun artera
ez lanera ta ez umeekin
arratsaldean parkera (bis)
beti gertu nor ote da?
Nor da gurekin batera?
Hara berriz auto bera!
Noiznahi gelditu, noiznahi miatu
maleteroa, papera
bat ohitu ere egin daiteke
susmagarri izatera. (bis)

Garai batean ETA zen etsai
orain ordea hortatik lasai
baina besteek jarraitzen dute
erbia noiz altxako zai. (bis)
Lanak lan, garaiak garai
pakeak bidean darrai
ta ez dira ulertzeko gai
herrigintzatik eraikitzeko
ahaleginean nabil bai!
Agian hori da arazoa
ez dute eraikitzerik nahi. (bis)

Zenbat iritzi ta zenbat froga
ta zenbat gezur batzuk ahora
baina aldatzen hasteko unea
ere ez al da izango ba? (bis)
Hara, hona, behera, gora
zer zatoz nere ondora?
Ez galdu zure denbora.
Edo bai galdu zu hor ikusiz
parre egingo det gustora:
ni ez baldin banaiz mugitzen dena
beste norbait izango da. (bis)