Bertsos - View details   To know more about this section

2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-07-31 Getxo Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Galletebeitia, Xabat
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Ospakizun garaia izaten da herriko jaietakoa eta baita aldarrikapenetakoa ere. Lehen bueltan esan zer dugun ospatzeko, eta bigarrenean zer nahi zenuketen aldarrikatu.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz
Doinua: Sorlekua utziz gero

J. Maia
Egunero pentsatuaz
ze suerte ona daukagun
goizean jeiki ta lan bat
ta kalean zenbat lagun…
Gure bidea ez da luzea
bukatzen dela demagun
txarra bakarrik etorri ohi da
ona bilatu dezagun.

I. Elortza
Jaia beti izaten da
lanen arteko zubia
urte osoak denentzat
dauka mina ta zauria
egun bakoitza ospatu behar da
bizitza baita haundia
gaur adibidez hoixe dago ta
ospa dezagun euria.

X. Galletebeita
Afaritan hasten dena
bilakatzen da gosari
gauetan parrandan asko
ibiltzen dira ehiztari
juerga norberak aukeratzen du
norberarentzat da sari
aurpegi ona ipini behar
eguraldi eskasari.

A. Mendiluze
Berez baitator ezina
tamala eta goibela
ta ez badator seguru
inork sortuko duela.
Beraz uste det animo guztiz
ospatu egin behar dela
denak arren ta denen gainetik
gaudela eta garela.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Zazpi ahizparen gai den oihala

J. Maia
Inkonformismo pixka’t behar da
festa giroko haizean
ta gogoratu guk festan baina
nor dagoen oinazean
eta helmugak garbi ezarri
bidearen odisean
gauzak ez dira inoiz iristen
aldarrikatu ezean.

I. Elortza
Aldarrikatu berdintasuna
ta presoen amnistia
eta nola ez ezetza beti
ezetza dela ostia!
Jai herrikoiak ta aldarrikatzen
hasi ezkero guztia
gaur adibidez euria denez
eskatzen dut eguzkia.

X. Galletebeita
Aldarrikatzeko festan bada
norberak nahi adina gai
eta kalera irten behar da
ez etxean geratu zai.
Nahiz eta ez nuen eslogan bat
plaza erdian atera nahi
festa gogotsu egin behar da
baina borroka ere bai.

A. Mendiluze
Aldarrikatu galdeketa bat
zer hori baino hobea?
Aldarrikatu gorria eta
aldarrikatu morea
aldarrikatu ostadarra ere
ez egotea gordea
aldarrikatu eta gozatu
norberaren kolorea.