Bertsos - View details   To know more about this section

2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia
Conductor
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Authors
Karrika, Aimar
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Pagola, Eli
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bosnaka gaia-emanda
Proposed topic
Bertso bana eguzkiari

Description

Melody
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
5

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Eguraldia azkenaldian
joan da txarretik txarrera
ez da lainoa besterik izan
ia negutik aurrera
baina gaurkoan azaldu da ta
aldatu asmoz jarrera
eguzkiari praka motxetan
egin nahi nion harrera.

A. Mendiluze
Ia negua ote zetorren
berriz ikusi baino lehen
baina konforme beharko degu
agertu baita bederen.
Lehengusuentzat ohi den galdera
egingo nioke hemen:
ea bisitan datorren edo
geratzeko etorri den.

E. Pagola
Nik eguzkia nahiago baitet
itzalarekin aukeran
behin azaldu ta ze bizipoza
azaldu zaidan neregan
baino hala’re deskonfiati
jarri behar Aitorren eran
beldurra baitet jun bezelaxe
laste izkutatzen al zeran.

M. Lujanbio
Hezea ez bazan umela eta
umela ez bazan bustia
ta gaur ze poza pareko danak
kopeta beltz ikustia.
Nik ez dakit ba politikakin
lotuta ez dagon guztia:
“Cara al Sol“tarrak jun diranean
azaldu da eguzkia.

A. Karrika
Lainopean nahiz bizi den beti
Pirineoko gaztea
nahiz maite dudan mendiko malda
pikoetan lokaztea
urak azala erre digu ja
nola hortzetan enpastea
plazer da beraz aurtengo uda
Ereñotzu hontan hastea.