Bertsos - View details   To know more about this section

2018-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-09-09 Alkiza Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Alkizako bi baserritar zarete, betiko bertsozaleak. Urtero saiora etorri eta saioan zehar bertsoaldi guztiak komentatzen egoten zareten horietakoak. Zer moduz doa gaurkoa?

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. M. Peñagarikano
Bertso saioak entzuten ditut
urten ehun baino gehiago
nere belarria irratira
beti itsatsita nago.
Zizurkileko gaztetxo hori
entzuna nuen lehenago
ba ez dakit ba oraindik ere
hoi berde xamarra dago.

S. Lizaso
Biok iritzi ezberdina ta
ez da disputan kalteko
seguru nago bere papela
zuzen duela beteko
bere ziri ta ateraldiak
izango dira tarteko
saio gordina egiten ai da
hain berdea izateko.

A. M. Peñagarikano
Iruratik`e bat etorri da
eta jendeak gaur “Aupa!”
Ez da geratzen bertso erdian
ta hau ez dabil eztulka
lehen puntuak jarri dizkate
ta erantzutea mauka
ile askorik ez dauka baina
buru brillantea dauka.

S. Lizaso
Ederki neurtzen daki bertsoan
arauak eta legeak
puntu erantzuten gehiago ere
izaten dira trebeak.
Aitorri buruz zalantzatxo bat
gu bezelaxe jendeak:
erantzunak edota puntuak
zein izan diran hobeak.

A. M. Peñagarikano
Bertsolariak bat baino gehio
ezautu ditut bizitzan
Uztapide ta Joxe Agirrekin
ni maitemindua nintzan
eta Maialen izeneko bat
a ze sarjenta Alkizan!
Astelehenetan nik ez nuke nahi
horren emaztea izan.

S. Lizaso
Txirrita arraza izan behar du
ezin zitekeen bestela.
Askok diote gaur egunean
parekorikan ez dela
bakarkakoan gaur ez al du egin
lan aparta ta itzela?
Pentsatzen duna esaten daki
pentsatzen duen bezela.

A. M. Peñagarikano
Ta zarauztarrak berekin dauka
txapel asko ta andana
bai baina ez zait neri gustatu
gazteekin egin dun lana
zarauztar hori izanagatik
Alkizarentzat laztana
kalekumea da, Zelatunera
sekula joan ez dana.

S. Lizaso
Hori ederki moldatu ohi da
mendian eta kalean
ta zein dotore sartzen den beti
dagokion papelean
lehen ligatzen alper-alperrik
jardun da eginahalean
askotzaz ere abilago da
bizitza errealean.

A. M. Peñagarikano
Bertsolariai eozein gai jarri
hori ez da ta arazo
edozer gauza dute esateko
honi egurra, hari paso
eta gaurkoak bertsolariak
onak izan arren oso
bi zahar hoiek dira onenak
bai Peña ta bai Lizaso.

S. Lizaso
Zergatik batzuk famatu eta
beste batzuei eraso
bereizten hasiz sortu liteke
nork daki zenbat arazo.
Gaur bi onenak esan du honek
hemen Peña ta Lizaso
nik biren hori ez dut sinisten
baizik batena akaso.