Bertsos - View details   To know more about this section

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Historiako irakasleak zarete. Zuri, Alaia Mantxik leporatu dizu zure ideia politikoen araberako kontakizuna egiten diezula ikasleei.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Alaia Martin

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin:
Erahila, eroria
gaizkia edo ongia
zulo iluna, haran handian
zegon hilobia
nik badakit teoria
ta zer den kare goria
subjetikboa izan da beti
euskal historia. (bis)

Mantxi:
Dena Nafarroa dala
nik badakit zuk bezala
baina kontatzen dezun guztia
ez degu kabala
aizu, zuk dezu azala
iruditzen baitzait hala
historiatik ipuinetara
pasatzen zerala. (bis)

A. Martin:
Ez dut horrela sentitzen
historiko mila izen
kunetetan ta ipuin galdutan
baitira gelditzen
ni ahalegintzen naiz fintzen
eta haiek ahalegintzen
liburuetan jartzen duena
zalantzan ipintzen. (bis)

Mantxi:
Gure histori aberatsa
ta zure ipuinen saltsa
ume guztiak nahastu dituzu
ta hori ez da martxa.
Sabino santu zen antza
ta Franco euskaldun latza
zuk libururik zabaldu dezun
eiten det zalantza. (bis)

A. Martin:
Usoaren irriparra
arranoen atzaparra
irakurri dut, igual zuk duzu
pentsatu beharra
zer zen ETA militarra
edo Franco kabroitzarra
egi guztiak kontatzen ditut
ez egi bakarra. (bis)

Mantxi:
Euskal Herri bat munduan
denok amestu genduan
baina ipuin bihurtzen dezu
lehenengo segunduan
hara usoa non duan
ta arranoa inguruan
esan bezela txori gehiegi
dauzkazu buruan. (bis)