Bertsos - View details   To know more about this section

2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia
Conductor
Galletebeitia, Xabat
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Soto, Julio
Exercise
Launaka gaia-emanda batek besteei
Proposed topic
Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen.
Gaiari oharrak
M. Lujanbiok besteei.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto

Stanza name:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Kopiatzeko da egingo duda
lehenbiziko akzioa
zer kopiatu asko duena
da Jon Maia sozioa:
bere kantuen letrak
bere doinuen bueltak
eta bere pasioa
ta batez ere eindakoakin
duen satisfakzioa. (bis)

J. Maia
Satisfetxoa izango al naiz
informatikan bakarra
nola kopiatu pasio hori
satisfakzio indarra?
Posible da programa
idatzita doana
beste guztia da txarra
hardwarra hartu liteke baina
neregan dago softwarra. (bis)

M. Lujanbio
Gorputzan formak harreman baten
eragina du, diote
altu nahiz baju, flaku nahiz gizen
baldar edota miope
Julio hain altu, hain galai
hain moreno, hain garai
superiorida de toke
mozten hasita Juliori hankak
moztu behar nizkioke. (bis)

J. Soto
Itxurarena nahiz izaten den
nahiko kontu absurdua
azalkeriak bistakoa da
mugitzen dula mundua.
Dauzkadanez galantak
moztu nahi dizkit hankak
ta baneukan apurua
baina gaitzerdi uste nun moztu
behar zidala burua. (bis)

M. Lujanbio
Hain ile hori hain begi berde
nolako ilusioa!
Hain idazten on hain bertsotan fin
eta dedikazioa.
Nere erre hau hartu
ta Nereai pegatu
hoixe nuke desioa!
Pixka-pixka bat zakar dakion
halako perfekzioa. (bis)

N. Ibarzabal
Perfekzioa ikusten duzu
niregan zenbat oreka!
Ta zure hitzek utzia naute
oin emozioz beteta.
Jaso ta kontrol erre
oain ez nago haserre
ta eskertzen dut tarteka
bizi osoa zu kopiatzen
pasatu nahi nuen eta. (bis)