Bertsos - View details   To know more about this section

2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-07-26 Mendaro Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hirurogei urte betetzear zaude Andoni. Hasi zara jubilazioari begira. 2027an erretiroaren adin ofiziala 75 urte izango omen da, edo bestela murrizketa handiekin. Kotizazioen urte kopurua ere igo nahi dute. Ze itxura hartzen diozu orainari eta datorkizunari?

Description

Melody
Aditu laguna itsasoak
Stanza name
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Letrasekoa" nahiz izatez ta
numeroekin aski da!
Eta gainera ezertxok ere
ez dit kuadratzen guztira
garai batean izan genuen
indarra eta dizdira
garai batean izan gendun bai
baina gaur egun ez, tira!
Jubilazioa atzeratu da
hirurogeita zazpira
baina nork dio ez dela izango
“Hirurogei ta azpira!” (bis)
kalkulo eta kezka guztiak
alperrikakoak dira.

Autonomoen buruhausteak
bertsolarion mobidak
hamaika buelta ematen ditu
gure bizitzaren zibak
“Jubilatzeaz zer pentsatzen dek
Andoni esango didak”.
Alperrik dira ordun txaloak
eta alperrikan bibak (bis)
azkenerako hil behar gaitu
IRPF ta IVAk.*

Autonomoek hamaika aldiz
gestoriara bixita
bestela igual Ogasunetik
ipintzen digute zita.
Jubilatzea noiz helduko da?
Ez al dut irabazita?
Alde hortatik egon gintezke
bene-benetan etsita
ez al da hobe kontu horiek
Amaia guztiz ahantzita?
Bertsoa beti pentsatzen degu
bukaeratik hasita (bis)
baina bizitzan askoz hobe da
unea soilik bizita.

*Bigarren bertsoa hamarreko handira egokitu zuen.