Bertsos - View details   To know more about this section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ikertzaileak zarete. Urteak daramatzazue ikerketa batean. Diru iturri falta dela-eta, egoera prekarioan ari zarete lanean. Zuk, Aitor, ikerketa bertan behera utzi nahi duzu. Zuk, Nerea, amaitu arte jarraitu nahi duzu.

Description

Melody
Beti penetan beti penetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Zenbait minbizi nola sendatu
ikerketa eta tesi
asko egin degu baina dirua
gero joaten da ihesi
gizartearen ardura hontatik
behar genuke berezi
ez duelako zaintzen ez duen
ikerlaririk merezi.

N. Ibarzabal
Agintariek egiten dute
diru-laguntzekin burla
ez zaie inporta esperimentu
lanketa edo formula
baina honetan nik ikasi dut
ta ez da ahaztu behar sekula
uste ez denean agertzen dela
itxaropen molekula.

A. Mendiluze
Molekula hau noiz agertuko
gu zain gaude aspaldian
materialak birziklatuak
gure laborategian
hori bai, batzuk, ta gutxi batzuk
gaixotuz gero agian
kanpora joango dira presaka
abiadura handian.

N. Ibarzabal
Dirua beti beste norabait
arrazoi duzu horretan
bai porlanezko, bai kristalezko
hiriburuko dorreetan
baina iritsi egin gaitezke
trenean zein bizikletan
zientzialari denon lana da
jarraitzea bilaketan.

A. Mendiluze
Gu bilaketan gabiltza baina
esklabutzatik gertuen
eta ikusi Osakidetzak
nola tratatzen gaituen
trena ez bada beste obra bat
horrek agintzen du hemen
gizarte batek jakin behar luke
lehentasuna non duen.

N. Ibarzabal
Gizarte batek bereiz dezake
onean edo gaizkian
baina azkenean beti ez al gaude
kudeaketen azpian?
Eta zeozer lortu ezkero
txispa bat argi izpian
guk ez diegu leku egingo
azkenengo argazkian.