Bertsos - View details   To know more about this section

2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-02-04 Pasaia Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide.

Description

Melody
Menditarra naiz eta gogoan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Berdin Ekaingo zaldiak ala
paretako hatzaparra
iraganeko ondarea ez
beti nahi dute biharra
eta tunela eta zuloa
bide zuzen ta zeharra
Euskal Herria leze haundi bat da
leze haundi bat bakarra.

A. Arzallus
Kronologian trazatuz gero
iragan alderantz marra
Lezetxikiko sabaietatik
estalaktiten negarra
eta ondoan tren tunel baten
hormigoi basa zakarra
horra hemen bi abiadura
baina denbora bakarra.

M. Lujanbio
Agintariak artaburu ta
jendea igual ganadu
gizarte honek aurrera aurrera
itsu-itsuan dihardu.
Kultura bada Guggenheim-a da
diztira eta goi gradu
ze ondareak ze balio du
sosik ematen ez badu?

A. Arzallus
Tren berri bati hortxe dabiltza
lur bideak erdibitzen
eta denbora akzeleratuz
mundua eskuan biltzen
ta Lezetxikin su baten bueltan
gauero ziren hurbiltzen
progreso honi deritzo baina
haiek zekiten bizitzen.

M. Lujanbio
Baina AHTa egin behar zen
konstruktorak dira jabe
bi milarako, hamarrerako
hogeirako hiru AVE
oaiñ hogeita hamar esango dute
edo geroago are
AHT egiten dutenerako
bihurtuko da ondare.

A. Arzallus
Gogoan daukat iragarri zun
Ardantzan zaharran txamarra
Urkuluk ere aipatuko zun
noizbait bi mila ta hamarra
bi mila eta berroit’amarren
bukatu liteke marra
hain tren azkarra izateko ere
ez al da motel samarra?

M. Lujanbio
Baina jakina logika hortatik
hemen ezin gara irten
Lezetxiki ta zenbat holako
diren zaila da jakiten
baina Europa ta EAJ
negozioei eragiten
ta zementerak biraka eta
patrikak diru egiten.

A. Arzallus
Kontraesan bat bada sakona
kontraesan edo jolasa
hemen denbora azkartu nahi da
horren bila dabil masa
fuera mendiak ta ordu erdian
irabazia, arnasa
ta gero inork ez du jakingo
ordu erdi hori nun pasa.