Bertsos - View details   To know more about this section

2023-06-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-06-09 Itsasondo Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
[Musika eta kantu bat entzuten da: Eustakio Mendizabal Txikia aipatzen da bertan] Herri honetako semea zen Txikia eta Algortan hil zuten tiroz duela 50 urte. Itsasondon omenaldia egin zioten. Garai berrietara egokitutako naziogintza bultzatzea zuten, eta dute, helburu. Nerea, zu beste belaunaldi batekoa zara, gaztetxoa zinen ETAk su-etena iragarri zuenean. Txikiari buruzko zerbait kanta honengatik jakingo zenuen beharbada... Nazio ikuspegiaren herentzia, nola jaso duzu? Nola bizi izan duzu?

Description

Melody
Arratsalde on eta muxu bat
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-06-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esaten dute beti gaudela
iraganakin zorretan
baina oraindik bizikidetza
bat badaukagu obretan
galdetzen nuen ta entzuten nuen
ta argazkiak hormetan
baina askotan guztiak mutu
ta gaia eten hor bertan
kantua entzun ta pentsatzen dut
letran horrelakoetan
heien izenik ez zela abestu
gaur egungo ikastoletan. (bis)

Ta pixkanaka joaten zara
zeure usaimena fintzen
ta irakurtzen eta ikasten
aspaldiko zenbait izen
batzuk ukatu arren borroka
oso aspaldi hasi zen
eta minaren kurpil zoroa
ez denez inoiz gelditzen
asko dabiltza izenok kentzen
ta argazkiak erdibitzen
urte mordo bat pasatu dute
ahanztura transmititzen. (bis)

Ta aldizkako eztabaidetan
hori ikusten da klaru
sarri ardatza beste norantzan
sakatzen martxan dihardu
eta Ertzaintzak hartu dezake
Txabin argazkiaz kargu
min batzuk beti dira publiko
ta beste min batzuk tabu
memoria bat merezi dugu
ta korapilo bat badu
partekatua nahi genuen ta
zatikatua daukagu. (bis)