Bertsos - View details   To know more about this section

2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maddi Ane Txoperena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Erkiaga, Nere
Bertsolaris / Authors
Labaka Mayoz, Ane
Txoperena, Maddi Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon
eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain.

Description

Melody
Zeruari begira
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maddi Ane Txoperena

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. A. Txoperena
Urduri dut pausoa
ta urduri hitza
baina hau ez da zertan
bihurtu bortitza
agurra denez beti
lehenengo baldintza
ni Maddi Ane naiz Ane
zer moduz zabiltza? (bis)

A. Labaka
Jolasten naiz ohean
bide labainetan
amatxok esan gisa
hemen orainetan
lagun bikaina izango
zaitut bikainetan
bi bolatxo dauzkazu
zure ezpainetan. (bis)

M. A. Txoperena
Hoiek ere ez ditut
hitzetik aparte
sarri izaten dira
jolaseko ate
nik ekarri dizkizut
hainbat txokolate
asko maite duzula
erran baitidate. (bis)

A. Labaka
Txokolatea esanda
bi begiak puzten
zurekin ez nituen
aski aurreikuspen
ai hemen erizainek
ez didate uzten
baina gorde ezkero
ez dira ikusten. (bis)

M. A. Txoperena
Ta ez ‘zaiezu erran
sekula barkatu
ze zuk gaur behar duzu
jolastu, dantzatu
edo eta marraztu
bertzela kantatu
ni denetako prest naiz
ta zuk aukeratu. (bis)

A. Labaka
Bertsolari bat dator
esan dute antza
ta nik Lujanbiorekin
neukan esperantza
baina egingo degu
gaur biko bengantza
zuk kantatu eta nik
egingo det dantza. (bis)

M. A. Txoperena
Ez, ez naiz Lujanbio
ni naiz hain arrunta
baina saia naiteke
pixka’t kantatuta
zuk errimak hautatu
hasi eta buka
ta ikasi dezakezu
agian puntuka. (bis)

A. Labaka
Puntuka hasi eta
badakit hainbeste
ni azkar hasiko naiz
gehiagoren eske
gela hau txikia da
eske, eske, eske!
Komunean bakarrik
ezkuta gaitezke. (bis)

M. A. Txoperena
Komunean egonen
gara gu galako
baina utzi beharko
genuke biharko
ze ordua pasa zait
egin behar dut salto
oso gustora egon naiz
ta eskerrik asko! (bis)

A. Labaka
Nik ere gozatu det
zurekin bertsotan
dantza ere egin degu
jolasaren sokan
dena da aspergarri
gela txiki hontan
igual gera zaitezke
komunean lotan. (bis)