Bertsos - View details   To know more about this section

2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Maialen Lujanbio, Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa
Conductor
Sololuze, Joseba
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Intxausti, Aissa
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Aissa, ETBn, Linbo programan esan zenuen hil ondoren zure hileta epikoa izatea nahi zenuela. Hil zara, kaxa barruan zaude eta beste hirurak etorri dira zure hiletara.

Description

Melody
Errota zahar maitea
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Intxausti
Ua! Kaja honetatik
ze eskaparate!
Plazan bertsolariak
lagun ta alkate
baina begian malko bat
denek ez daukate
itxuraz ez ninduten
horrenbeste maite.

N. Ibarzabal
Ai Aissa, gure Aissa
trankil egon zaitez
herri osoa dabil
zu bihotzez maitez
Lekittar lepa luze
malgu bat izatez
zeu jarriko zaitugu
antzararen partez.

A. Intxausti
Besoa ipini nahi
didazu zainean
ta burua kentzeko
ibili lanean
maite banauzu Nere
zure afanean
txapela jarri ‘zazu
kaxaren gainean.

M. Lujanbio
Aissa hil zela eman
ziguten abixu
Ameriketatik ni
zuzen natorkizu
han bataiatu zinen
eta badakizu
Donald Trump berak ere
tweet bat jarri dizu.

A. Intxausti
Beti doaz bertsoa
eta politika
hemen gertatu dena
ondo ikusita
oholtza honetan jarri
dute biek zita
Lujanbio Trumpekin
hori bai epika!

J. Maia
Berria-ko portadak
goizean eztanda
Lekittoko Nemoa
bertsoaren ganba
epikoki hil nahi zun
tiburoiak janda
baina gilda batekin
ittota juan da.

A. Intxausti
Bizi kutre bizi zen
ta hil ere merke
baina aizu halan be
plaza erdi bete
Jon Maiak ganba deitu
dit oholtzan fuerte
hau ta gero ja lasai
berpiztu naiteke.