Bertsos - View details   To know more about this section

2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialenek aspaldian bazuen kapritxo bat: maskota bat izatea, animalia bat; eta azkenean lortu du, Unai da maskota hori. Ez dut uste oso ondo konpontzen direnik, hasieran behintzat.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Lujanbio:
Beiratu ta egiten zait
bihotza bi zati
hain eder du buru gain
eta sabel azpi!
Vietnamgo txerritxo
beltz-beltza izaki
baina katearekin
ibiltzen ez daki. (bis)

U.Iturriaga:
Honegaz errenditzen
badeukot nahiko lan
ondo tratatu gura
baina ez daki zelan.
Txerri izen ta txakur
lez nindun eraman
ta ez dakit oin "Koink!" edo
"Uau! Uau!" egin behar dan". (bis)

M.Lujanbio:
Kate barruan ez da
egoki kabitzen
baina ni saiatzen naiz
arretaz aditzen
bera hots arraro batzuk
ari da erditzen
baina nik vietnamera
ez det entenditzen. (bis)

U.Iturriaga:
Harreman hau behar da
gaur kolpera eten
ez bada arazoa
ondo eroaten.
Euskaraz eta garbi
nabilzu esaten
nik patata azalik
ez dodala jaten. (bis)

M.Lujanbio:
Beraz patata azala
apartean utzi
nik zure ohiturarik
ez baitet nahi hautsi.
Zakur-jana jarri ta
ez zegon itsusi
azkar asko nun jan dun
palillota guzi! (bis)

U.Iturriaga:
Baipalilloa jan dot
ta orain tripan min
harremana gaiztotu
egin jaku arin
ta behingoan gatazka
hau konpondu dadin
ekarri beharko da
hona Brian Currin. (bis)

M.Lujanbio:
Ezagutzen ditu bai
Currin ta enparau
liluratuta nauka
hau da maskota hau!
Lapurrak datoztela
gaua denean gau?
Nere txerri txikiak
defendatuko nau. (bis)

U.Iturriaga:
Ai! Nik zu defendatu?
Gurago dot hilik!
Ez deukot pistolarik
ez deukot misilik
gauero joaten naz
atera isilik
badaezpada izten dot
sartzeko zabalik. (bis)