Bertsos - View details   To know more about this section

1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-12-22 Arrasate Jaialdia
Conductor
Iturriaga, Unai
Gai-emailea
Sarasua, Jon
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Unaik zuretzat pentsatu duen gaia gutxi gorabehera: hor ikusten zaitugu Euskal Herriko txapeldun, oraintxe nobela bat atera berri, telebistarako gauzak egiten, aukezpen ofizialetan ere bai - Kontseilua dela edo beste zerbait dela -, prentsaurrekoetan... Andoni Egaña pertsonaje horren azpian nor da Andoni? Ohera sartutakoan pertsonajerik gabe geratzen dan Andoni hori nor da?

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik ere hortaz pentsatu izan det
hainbat ordutan barrena;
abitu ezkero benetan zail da
nunbait gera dadin trena.
Ohian sartzean hantxe hartzen dut
gaueroko atsedena;
han Andoni naiz, han naiz Andoni
eta horixe da dena,
izarra ahaztuz izara artean
ixkutatu nahi lukeena. (bis)

Jende aurrean azaltze hutsa
neretzat ez da nahikua;
zergatikan naiz horren hutsala,
zergatik horren kaikua?
Gogoeta da ordu hoietan
nere loaren kakua;
ez naiz izarra inundik ere,
ez naiz inoren jainkua,
nere andrean senar txarra ta
aita erdipurdikua. (bis)

Gogokoa det lagun kuadrilan
txikiteorako jira
ta anaiekin oso gustora
joan izan naiz mendira;
ikastolara haurrak eraman
ta hondartzan egin bira;
nahiz gaur egungo martxa gogorrak
amildu nauen etsira,
berriz holaxe bizi nahi nuke
hemendik urte gutxira. (bis)