Bertsos - View details   To know more about this section

1996-12-28 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-12-28 Soraluze Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Aspaldi ez dela entzun nuen honako gai hau: "bertsolariok duzuen famarekin zergatik ez dago bertsolari dibortziaturik?" Inork izatekotan zuek izan behar duzue erantzuna. Egaña, Sarasua, Euzkitze eta Lizasoren emazte edo neskalagunak izango zarete.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-12-28 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Bertsolarien lau andre gajo
hemen gaude parez pare;
gogor zapaltzen gaituzte baina
zutikan gaude halare.
Ezkonberri naiz eta oraindik
gaude apartatu gabe;
denborarikan ez digu eman
baina tramitetan gaude. (bis)

S.Lizaso:
Gure senarrak bertsolariak,
golfo famaren jatorri,
baina ez pentsa gure etxeetan
dagoenik egun gorri.
Neurria ondo hartuta daukat
Xebastian baldar horri,
ni lo nagola joaten da-ta
lo nagoela etorri. (bis)

J.Sarasua:
Ni naiz ezkondu ez naizen bakarra
baitaukat gazte itzala;
nere lagunen bizimodua
iruditzen zait petrala.
Ez nagoela batere ados
esango dut berehala,
ta eskerrak Jon besteen aldean
azukre koxkor bat dala. (bis)

Egaña:
Aspaldi baten ezkondu ginan
eta gainera elizan;
Andoni oso gutxitan dabil
bere andrean peskisan,
baina dirua mordoka dakar
Rokefeler baten gisan.
Eskerrak horri, bestela aspaldi
dibortziatuko nintzan. (bis)

Euzkitze:
Xabier horrek ezkondu aurrez
zun halako santu planta
orain ikusi det hori zer den:
nazkagarria galanta.
Beti bakarrik uzten nau baina
lagunikan ez det falta,
butaneroa ez badin bada
arotza izaten da-ta. (bis)

S.Lizaso:
Haurrak bakarrik hezi beharrak
sortzen du hamaika neke,
bainan hala ere nere haundia
nik ez det salduko merke.
Aste eta jai etxetik kanpo,
hor ibiltzen da jo ta ke;
beti etxean baldin balego
gogorragoa litzake. (bis)

J.Sarasua:
Harritu ere egiten naute
beste hauek adituta;
ilusiokin ezkondu eta
hor daude esplotatuta.
Juanita, Elisa eta Maiteren
eskarmentua hor dut-ta,
ezkontzekotan ezkonduko naiz
kontratua firmatuta. (bis)

Egaña:
Gure Andoniri aspaldi hontan
bere bihotza haunditu;
etxeko lanak egiten dizkit
ta umeak atenditu.
Pentsatzen jarriz askoz hoberik
ezin dezaket aurkitu,
eta baineran lehen baino ile
gutxiago uzten ditu. (bis)